XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Zerbitzu publikoko ibilgailuen gidariek.

b) Osasun arloko langileek.

c) 18 urtetik beherako ikasleak dituzten irakasleek.

d) Kidego armatuetako kideek eta beren eginkizunetan armak eraman beharra duten profesionalek.

e) Beren jarduera alkoholdun edarien eraginpean aurrera eramanez gero, norberaren edo beste pertsona batzuen bizitza nahiz osotasun fisikoa arriskuan jar lezaketen guztiek, orokorrean.

2. Ohiz kanpoko egoeretan, erregelamendu bidez zehaztutako salbuespenak izango ditu aurreko lerroaldean aipatzen den debekuak zenbait lanbideren kasuan, jarduerak izango duen interes publikoaren arabera.

3. Zerbitzua eskaintzen ari direnean edo eskaintzeko gertu daudenean, 1. lerroaldean aipatzen diren langileek ezin izango dute odolean 1.000 cc-ko 0,3 gramo alkohol baino alkohol-tasa handiagoa izan.

Laneko arriskua saihesteko planetan edo aurrezaintzako neurrietan, 1. lerroaldean aipatzen diren lan-moduetan odoleko gehienezko alkohol-tasa zorrotzagoak jarri ahal izango dituzte.

Era berean, tasa horiek egiaztatzeko moduak ere zehaztuko dituzte, eraginkorrak direla ziurtatzeko.

Hori guztia negoziazio kolektiboaren baitan egingo da.

23. artikulua.- Tabakoa kontsumitzea

1. Guztiz debekatuta egongo da ibilgailu edo garraiobide publiko guztietan eta pribatu osagarri guztietan erretzea.